Uhal garraiatzaileekin egiten dugun lana ez da bukatzen makinak instalatzearekin. Uhal garraiatzaileen manutentzio-zerbitzu esklusiboa jartzen dugu zure esku, eta, horren bitartez, instalazio bakoitzaren aldizko azterketatik hasi eta zerbitzu tekniko zehatzak egiten ditugu. Manutentzio-zerbitzu integral honek gure linea garraiatzaileen funtzionamendua ezin hobea izango dela bermatzen digu.
Gure instalazio propioetan egiten dugun manutentzio-lanaz gain, Woll-Kifon, lineako makineria eguneratzeko zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen dizugu.
Asko dira beren linea garraiatzailea modernizatu nahi duten enpresak, efizientzia handiagoa lortzeko, edo, besterik gabe, instalatu zenean lortzerik ez zituen beste helburu batzuk betetzera moldatzeko.
Azterketa eta aholkularitza pertsonalizatu baten bitartez uhal garraiatzaileen retrofit zerbitzua eskain diezazukegu, zure enpresaren linea garraiatzailea modernizatzeko; eta erabateko bermea izango duzu, gainera, materialetan eta instalazioan. Kontsulta iezaguzu, eta zure lanaren efizientzia hobetzen lagunduko dizugu.