tel. 943 33 35 17 móv. 606 71 66 64

Makineria automatizatu berezia

Uhal garraiatzaileetarako eta makineria berezirako neurriko soluzioak

Kasuan-kasuan, premien eta aukeren arabera, makineria pneumatiko eta hidrauliko bereziak eta abar lantzen ditugu. Makineria bereziari dagokion lanean dugun moldaerraztasunari esker, edozein proiekturi ekin diezaiokegu berme osoz.

Erreferentziazko proiektuak garatu ditugu, Otarre metalikoen iraulkailu bat diseinatzea, adibidez, produkzioa arintzea edo edukiontzia betetzen denean piezak automatikoki deskargatzea bermatzen duena.

Otarre-iraulkailua makina berezia eta neurrira diseinatua da, edukiontziak iraultzeko funtzioa duelako. Eskuz zein automatikoki erabil daiteke, baina 1200 x 1200 mm-ko araudi europarra bete arren, erabiltzen den edukiontziaren neurrira egokitu daiteke.

Gure departamentu teknikoak zerbitzua eta aholkularitza eskaintzen du, bai maneiagailu bai robot industrial multifuntzional birprogramagarrien aplikaziorako; aplikazio horrek zenbait askatasun-gradu dituen koordenada-sistema bat dauka eta pieza, erreminta edo gailu bereziak maneia ditzake, lan desberdinak egiteko programaturiko ibilbide aldagarrien arabera.

Badakigu produkzioan zein garranzitsua den lineak automatizatzea; beraz, Woll-Kifon zure baliabideen produktibitatea eta efizientzia areagotzen duten soluzio pertsonalizatuak eskaintzen dizkizugu. Ebaluazio baten eta aurretiko azterketa baten ondoren, prozesu jakin batzuk automatizatzeko gaitasuna duten makina bereziak diseinatu, eta zure zerbitzura jartzen ditugu.

-